Skip to content

ZAHARTZAROAN BIZI

AGENDA Nagusi 2024k EAEko adinekoek nahi dituzten bizitegi-aukerei (etxebizitzei) buruzko gogoetari emango dio lehentasuna edizio honetan. Baterako diseinu-prozesuak honako hauek izango ditu ardatz:

  • Dagoeneko eskaintzen diren aukera nagusiak aztertzea, haien ahuleziak eta indarguneak analizatuz.
  • Nahi diren etorkizuneko joerak.
  • Legeria: Euskal Autonomia Erkidegoan adinekoentzako ostatu-zerbitzuei buruzko Dekreturako zirriborroa berrikustea.

Bizipen-ereduak aurkitu, eta Euskadin bizi diren adinekoek aukera izan dezaten AUTONOMIAZ, INDEPENDENTZIAZ ETA SEGURTASUNEZ bizitzeko, ahalik eta denbora gehien, gizarteratzea eta haien borondatea bermatuta.

Inkestan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Inkesta horretan, nola eta non zahartu nahi duzuen jakin nahi dugu.


«Gure etxea munduan dugun txokoa da, gure
habia, gure kosmosa, gure aterpea, eta, beraz, gure pentsamenduak, oroitzapenak
eta ametsak integratzeko lekua, “etxea” segurtasun, atseden eta
intimitatearekin lotzen duen pertzepzio horrek are oihartzun indartsuagoak eta
biziagoak hartzen baititu bizitzaren azken etapan, kanpoko jarduerarekin lotura
handiagoa duten bizitzako beste une batzuetan baino.
»

— Bachelard